Zaintzaileentzako formakuntza saioetara izen emateko azken eguna, bihar

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 23a, 14:08

Saioa Garmendiak gidatuko ditu saioak.

Zaintzailea zainduz laguntza eta atseden tailerrak antolatu ditu udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak otsailetik abendura. Otsailaren 28an hasiko dituzte saioak, Saioa Garmendiaren gidaritzapean, eta bihar da horietan izena emateko azken eguna. Interesatuek  943-83 03 46 telefonora dei dezakete.

Zaintzaileei "atseden hartzeko eta lan bera egiten duten kideekin kezkak plazaratzeko gune bat" eskaintzeko helburuarekin, Zaintzailea zainduz laguntza eta atseden tailerrak antolatu ditu udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak otsailetik abendura. Otsailaren 28an hasiko dituzte saioak, Saioa Garmendiaren gidaritzapean, eta bihar, osteguna, itxiko dute izen-ematea.

Ikastaroetako partaide kopurua mugatua izango da, eta interesatuek informazio gehiago nahi izanez gero, 943 83 03 46 telefonora deitu. Hilean bi saio egingo dituzte, astelehenetan beti, 16:30etik 18:30era.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide