Berdintasun Plana lantzeko bilera irekia antolatu dute martxoaren 1erako

Aitziber Arzallus

Iazko azaroan aurkeztu zuten berdintasunerako diagnostikoa oinarri hartuta, 2026a bitartean gauzatzeko ekintzen plana egin nahi dute orain, herritarrekin elkarlanean. Bilera kultur etxean izango da, 18:00etan hasita, eta interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Orioko Udalak joan den azaroaren 23an aurkeztu zien herritarrei Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako II. diagnostikoa, eta orain, diagnostiko hori oinarri hartuta, datozen lau urteotarako berdintasunerako ekintzen plana egingo dute. Lanketa horren gidaritza Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak hartu du bere gain, eta herritarrekin elkarlanean egiteko asmoa du. Hori horrela, martxoaren 1erako, asteartearekin, bilera irekia antolatu du, eta herritarrei parte hartzera dei egin diete, denen artean Berdintasun Plana lantzen hasteko. Bilera kutur etxeko areto nagusian izango da, 18:00etan hasita, eta interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute, lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide