Aritz Lertxundik jantzi du gomazko paletako Gipuzkoako bigarren mailako txapela

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 20a, 10:45

Bi oriotar aurrez aurre aritu dira Tolosako Beotibar pilotalekuan, gomazko paletako zazpi koadroren barruko Gipuzkoako bigarren mailako finalean. Ikuskizun bikaina eman ondoren, Lertxundik 22 eta 25 irabazi dio Aldalurri. 

Atzo gomazko paletako zazpi koadroren barruko Gipuzkoako bigarren mailako finala jokatu zuten Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta norgehiagoka hasterako jakina zen txapela Oriora etorriko zela, oriotarrak baitziren finala lehiatzekoak ziren bi palistak: Lertxundi eta Aldalur. Dena dela, berez lagunak izanagatik, dena ematera atera ziren frontoira, eta partida ikustera bertaratu zirenek gozatu egin zuten, ikuskizun bikaina eman baitzuten biek ala biek. Azkenean, Lertxundik jantzi zuen txapela, 22 eta 25 irabazita. 

Partidaren lehen zatian, joku aparta eginda, Aldalur izan zen markagailuan aurrea hartu zuena, eta abantaila esanguratsuarekin gainera. Zazpi tanto aurretik ere joan zen momentu batean (17-10). Baina Lertxundi ez zegoen amore emateko, eta pilota aldaketa baten ondotik, markagailuari buelta ematea lortu zuen. Hala, tantoren faltan, 22ra berdinduta jarri zuen markagailua.  Azkenean, 22 eta 25 Lertxundiren alde.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide