78 ontzik eta milatik gora arraunlarik parte hartu dute Oriaren XXVIII. Traineru Jaitsieran, eta haiei begira, ehunka herritar. Jokoan zeuden bi banderetako bat etxean geratu da, nesketan Orioko traineru nagusia izan baita azkarrena. Mutiletan, aldiz, Bermeok lortu du garaipena, eta laugarren gelditu dira oriotarrak.