Bilboko traineru inklusiboa izango da aurrena irtengo dena, 16:30ean, Saikolatik. 16:44an abiatuko dira llagut-ak, 16:51n jubenilak eta mistoak, 16:56an beteranoak, 17:18an absolutu mailako emakumezkoak, eta 17:35ean, Mapiletik, absolutu mailako gizonezkoak. Saikolatik irteten direnek 4.000 metroko ibilbidea egingo dute; Mapiletik irteten direnek, berriz, 6.000 metrokoa.