Bihar, larunbata, Orioko bi palistak Gipuzkoako bigarren mailako banakako zazpi koadroren barruko finala jokatuko dute elkarren aurka; Lertxundi eta Aldalurrek, hain zuzen. Partida Tolosan izango da, 19:15etan hasita.
Herrian ere ez da pilotarik faltako. Atzo, osteguna, gomazko paletako bigarren mailako binakako bi partida jokatu zituzten, Aranberrik eta Esoainek azkoitiarren kontra bata, eta Muruak eta Iban Arrutik zarauztarren kontra bestea. Gaur, berriz, 19:00etan hasita, lau neurketa lehiatuko dituzte Orioko frontoian. Lehenego biak albeninen bigarren mailako eskuz binakakoak izango dira, eta beste biak infantilen bigarren mailako eskuz binakakoak.
Hona hemen Orioko pilotariek etxean jokatuko dituzten partiden kartela: