'Egingo dinagu!' noka ikastaro praktikoan izena emateko epeak zabalik jarraitzen du

Karkara

Urte hasieran eman zuen Ahalduntze Eskolak, udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera, ikastaroaren berri. Formatua aldatzea erabaki ondoren, bihar, ostiralarekin, hasiko dute ikastaroa.

Nokaren ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz, urteko lehen hiruhilekorako ikastaroa antolatu dute Ahalduntze Eskolak eta udaleko Euskara Zerbitzuak. Otsailaren 18tik martxoaren 25era bitartean egingo da ikastaroa, ostiralero, 17:30ean hasita.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, oraindik izena emateko aukera dute interesatuek. Informazio gehiago eskuratzeko,  Orioko Ahalduntze Eskolara jo behar da: 623 178 553 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp bidez, ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita, edo kultur etxeko 1. solairuan duten bulegora hurreratuta.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide