Zaintzailea zainduz laguntza eta atseden tailerrak antolatu ditu udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak otsailetik abendura. Ohar bidez azaldu dutenez, zaintzaileei "atseden hartzeko eta lan bera egiten duten kideekin kezkak plazaratzeko gune bat" eskaini nahi diete tailer hauen bidez. Otsailaren 28an hasiko dituzte saioak, eta Saioa Garmendiaren gidaritzapean egingo dira. Garmendiak 20 urteko esperientzia du zaintzaile-lanetan, eta ongizate emozionalean aditua da.
Tailer horietan, harreman emozionalak harreman emozionalak eta komunikazioa lantzeko zein arazoak konpontzeko dinamika eta jokoak egingo dituzte. Horrez gain, estresa kontrolatzeko teknikak, muskuluak erlaxatzeko ariketak eta autokontrolerako baliabideak eskainiko dizkiete, tartean, mindfulnessa.
Egutegia
Formakuntza otsail amaieran hasiko da, eta abendura arte luzatu (udan etenaldia eginda). Hilean bi saio egingo dituzte, astelehenetan beti, 16:30etik 18:30era, Arraunetxen. Ikastaroetako partaide kopurua mugatua izango da, eta izen-ematea otsailaren 24ra arte egongo da zabalik. Interesatuek 943 83 03 46 telefonora deitu dezakete.