Datorren astelehenean Miriam Mendoza ipuin kontalariak saioa eskainiko du kultur etxean

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 15a, 09:00

3 urtetik 6 urtera arteko haurrei zuzendutako saioa izango da, eta 17:30ean hasiko da. Sarrera doakoa izango den arren, gonbidapena beharko da aretora sartzeko. Dagoeneko eskuragai daude kultur etxean.   

Liburutegiak ipuin kontaketa saioa antolatu ohi du hilero, eta otsailekoa datorren astelehenean izango da; hilaren 21ean, hain zuzen. 3 urtetik 6 urtera arteko umeentzako saioa izango da, Miriam Mendoza kontalari zarauztarrak eskainiko du, eta kultur etxeko areto nagusian izango da, 17:30ean hasita. Sarrera doakoa izango den arren, gonbidapena beharko da, eta horiek dagoeneko eskuragai daude kultur etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide