Maialen Sagues NOR Euskal Herria Antiespezista taldeko kidea Etxeluze gaztetxean izango da asteazken arratsaldean. Antiespezismoaren oinarriez jardungo du Saguesek, eta herritarrei hitzaldia entzutera animatzeko deia egin diete antolatzaileek, hitzaldi interesgarria izateaz gainera, egunerokoan izan ditzakegun hainbat zalantza eta kontraesan argitzeko ere baliagarri izan daitekeelako. "Zergatik dira Etxeluzeko otorduak beganoak? Zergatik jarrera espezistarik ez da onartzen?". Bi galdera horien erantzunak ulertzeko arrazoiak eta beste hamaika kontu azalduko ditu Saguesek. 19:00etan hasiko da hitzaldia, eta sarrera doakoa izango da.