Ergometroko munduko txapelketarako sailkatu da Joseba Saiez arraunlari beteranoa. Igandean hirugarren egin zuen Frantziako txapelketan, 60 eta 64 urte bitarteko parte hartzaileen artean. Arraunlariek 500 metroko luzeran neurtu zituzten indarrak, eta Saiezek marka pertsonala ere hobetu zuen, brontzea lortzeaz gain. 44 partaide izan zituen estropadak.
Hirugarren postuari esker, munduko txapelketarako txartela lortu du Orioko Arraunketa Elkarteko estropalariak.