Interesa dutenei lehen saiora azaltzeko eskatu diete, otsailaren 18ko saiora, alegia: "Bakoitzak tailer honetaz zer espero duen edo zer nahiko lukeen hitz egingo dugu eta denon artean nokaz gozatzeko bide bat egiten saiatuko gara".
Astearteetan noka saioak egiteko deialdiak arrakastarik izan ez duela eta, bigarren proposamen batekin datoz Orioko Emakumeon Ahalduntze eskolako kideak: saio horiek ostiral arratsaldeetan egitea. Otsailaren 18tik martxoaren 25era ostiralero izango lirateke saio horiek, Salatxo aretoan, 17:30ean hasita.