Bost kilometroko auto pilaketak daude A-8an istripu baten ondorioz

Aritz Mutiozabal

Auto istripua izan da A-8 autobidean, Getaria parean, Oikiako tunelera iritsi baino lehen, Bilborako norabidean, eta 5 kilometroko auto pilaketak daude une honetan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, lau ibilgailuk elkarren aurka jo dute 07:55ean, eta zauritu arin bat suertatu da. Garabiak eremura heldu zain daude, ibilgailuak bertatik kentzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide