Libe Arruabarrena eskubaloi jokalariak Espainiako Selekzioaren deia jaso du

Iñigo Gaiton 2022ko urt. 31a, 17:54

Selekzioak Granadan (Espainia) egingo duen kontzentrazioan parte hartuko du Eragin Eskubaloia elkarteko jokalariak.

Atzo jakin zenez, Libe Arruabarrena eskubaloi jokalaria Espainiako Selekzioarako hautatu dute. Otsailaren 28tik martxoaren 4ra bitartean, selekzioak kontzentrazioa egingo du Sierra Nevadako (Granada, Espainia) Goi Errendimenduko zentro batean, eta han izango da Eragin Eskubaloia elkarteko kidea, beste 33 jokalarirekin batera.

2006 eta 2007 urteetan jaiotako jokalariekin osatu dute taldea, eta  Cristina Cabeza hautatzailearen gidaritzapean egingo dituzte entrenamenduak.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide