Antilla hondartzan plastiko zati mordoa azaldu da urizkinan. Hala salatu du herritar batek, KARKARAra bidalitako bideo honen bidez. Bere hitzetan, hondarretan hondakin ugari ikus daiteke azken egunotan, eta garbitzeko eskura egon arren, garbiketa zerbitzuak ez dira pasatu hondakinak hondartzatik kentzera.
Herritarrak dei egin die erakunde publikoetako arduradunei, beharrezko prozedurak abiarazi eta hondartza garbitu dezaten.