Zaharren Babeslekuko zuzendaritzak jakinarazi du, iazko etenaren ostean, aurten berriz ere kuota kobratuko dietela bazkideei. Urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra bitartean —biak barne— egin beharko dute ordainketa, Babeslekuan bertan, 17:00etik 19:00etarako tartean. Zortzi euro ordaindu beharko ditu bazkide bakoitzak, eta ordainketa egiteko unean, beharrezkoa izango da bazkide agiria aurkeztea.
Kuota ordaindu beharko ez duten bakarrak 2021eko abenduaren 31 baino lehen 80 urte beteta zituzten bazkideak izango dira.