Astebete atzeratu dute 'Orioko historia emakumeok kontatuta' tailerra

Aitziber Arzallus

Gaur ziren lehen saioa egitekoak, baina datorren asteartean hasiko direla jakinarazi du Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak. Horrela, otsailaren 1etik martxoaren 1era egingo dituzte bost saioak, denak astearteetan, 17:30etik 19:30era, kultur etxeko areto nagusian. Parte hartu nahi luketenek, oraindik badute izena emateko aukera 623 178 553 telefono zenbakira deituta, ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita edo lotura honetan dagoen izen-emate orria beteta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide