Gaur arratsaldean, Korrontzi musika taldeak emanaldia eskainiko du Karela kiroldegian. 19:00etan hasiko da eta kontzertu solidarioa izango da. Hain zuzen ere, Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundearen Aita Mari ontziaren jarduera laguntzera bideratuko ditu kontzertuarekin eta produktuen salmentarekin lortutako irabaziak. Oraindik ere gelditzen dira emanaldirako sarrera batzuk, eta horiek kiroldegian bertan jarriko dituzte eskuragai, gaur, 18:00etatik aurrera.