Gaur, gaztetxean, Kaosa eta Lentejak

Aitziber Arzallus

12:00etan ekingo diote egitarauari, lenteja txapelketarekin. Ondoren, herri bazkaria egingo dute. Eta 18:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira.

Kaosa eta Lentejak jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko dute gaur Etxeluze gaztetxean. 12:00etan ekingo diote egitarauari, dilista txapleketarekin. Ondoren, herri bazkaria egingo dute. Eta 18:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira. 11 talde igoko dira oholtza gainera: Holy Nuns, Sons of Decav, Maldiçao, Reclusion, Karne de Bakunin, Dystopian Omen, Moshaholics, Larba, Motorastola, Incendio eta Dizerdit.

Lenteja txapelketan parte hartu nahi dutenek, 12:00etarako gaztetxera azaldu beharko dute, aurrez izena eman beharrik gabe. Lentejak, gatza eta olioa antolatzaileek jarriko dituzte; eltzea eta barazkiak, aldiz, norberak eraman beharko ditu. Baldintza bakarra izango da barazkidun dilistak prestatu beharko dituztela, haragirik nahastu gabe.

Antolatzaileek eskatu dute txapela jantzita azaltzeko gaztetxera, ohitura hori delako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide