Apirilaren 8an pasako da Korrika Oriotik, eta antolatzaileak hasi dira dagoeneko prestaketa lanetan. Datorren astelehenean, urtarrilak 24, bilera irekia egingo dute 19:00etan kultur etxean, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak, "euskararen lasterketaren antolaketan" lagundu dezaten.