Udaberriko Binakako Txapelketako pilota partidak izango dira bihar frontoian

Iñigo Gaiton 2022ko urt. 20a, 10:30

Orioko Pilota Elkarteko kideek bi partida jokatuko dituzte eskuz eta palaz, Errenteriako eta Zarauzko pilotarien kontra. 

Bihar, ostiralarekin, pilota partidak ikusteko aukera izango da frontoian. Orioko Pilota Elkarteko bi bikotek Udaberriko Binakako Txapelketako jardunaldia izango dute, 19:30ean hasita. Orbegozo eta Aranaldek osatutako bikoteak Errenteriko pilotariak izango ditu aurkari, eskuz jokatuko duten partidan. Gero, Aranberri eta Zubillaga palaz arituko dira zarauzko bi pilotariren aurka.

Bestalde, elkarteak adierazi duenez, herriko pilotariek txapelketa bereko beste 6 partida jokatuko dituzte kanpoan asteburuan.

Horrez gain, Lertxundik eta Esoainek Igeldoko txapelketako 2. mailako final laurdenak jokatuko dituzte.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide