Autobide azpiko autokarabanentzako gunearen zerbitzua hobetzeko eta herritarrei ere aire zabalean otorduak egiteko aukera eskaintzeko, bi piknik mahai jarri ditu udalak autokarabanentzako gunearen alboko zabalunean. Gune horretan debekatuta dago nork bere mahai eta aulkiak ateratzea; horregatik, aurrerantzean, herritarrek erabilgarri izango dituzte belardian ezarritako mahai eta banku finkoak.