Asteartero egiten dituzten Ibilaldi Osasungarriez gain, ostegunetan ere oinez ibiltzeko zita jarri du Orion Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak. Kasu honetan, Nordik walking modalitateko teknikarekin egingo dute oinez ekimenean parte hartzeko interesa duten herritarrek. Hau da, eskuetan makila bana izango dute, eta teknika jakin horren bitartez, ariketa fisiko osatuagoa egingo dute, gorputzeko atal gehiago ere mugituz.
Anbulatorio aurrean hasiko dute ibilaldia ostegunero 10:00etan, eta ordu eta erdiko buelta egingo dute herrian barrena.