Orioko Udalak ohar bidez plazaratu duenez, bigarren deialdia egin dute modernizazio eta berrikuntza teknikaria hautatzeko. Aldi baterako nahi dute kontratatu udalerako langilea.
Izen ematea Lanbideren bitartez egingo da, eta urtarrilaren 28a izango da horretarako azken eguna. Eskaintzaren kodea 162022000461 da eta xehetasunak esteka honetan daude eskuragarri.
Udalak adierazitakoaren arabera, gaur egun behar ugari dituzte udaletxeko eguneroko martxan: administrazio elektronikoa bideratzea, espedienteak elektronikoki kudeatzea, elkarreragingarritasuna ezartzea, tramiteak eta prozedurak normalizatzea… Lan horiei guztiei aurre egiteko helburuarekin, programa bat martxan jarri dute urtebeterako, eta langileak esparru horretan egingo du lan.
Erronka horiei aurre egiteko, Udalak erabaki du aldi baterako programa bat martxan jartzea urtebeteko aldirako (programaren iraupena hiru urtera arte luzatu daiteke).
Hauek dira hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak.