Miriam Mendoza ipuin kontalariak saioa eskainiko du datorren astelehenean

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 11a, 12:30

3 urtetik 6 urtera arteko haurrentzako saioa izango da, 17:30ean hasita, kultur etxean. Gonbidapenak kultur etxean egongo dira eskuragai gaur arratsaldetik aurrera.

Datorren astelehenean ipuin kontaketa saioa eskainiko du Miriam Mendozak, 17:30ean hasita, kultur etxeko areto nagusian. 3 urtetik 6 urtera arteko umeentzat saioa izango da, eta sarrera doakoa izango den arren, beharrezkoa izango da gonbidapena erakustea. Horiek gaur arratsaldetik aurrera eskuragai egongo dira kultur etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide