V. Saizar Idi Dema Txapelketaren finalean izango dira Iñaki Olidenen idiak

Iñigo Gaiton

Olidenek Errezilgo Bixkien parea eta Olatzar lezoarra izango ditu aurkari, datorren astelehenean jokatuko den txapelketan.

Datorren astelehenean, urtarrilak 17, V. Saizar Idi Dema Txapelketaren finalean izango da Iñaki Oliden, bere idi parearekin lehian. 21:00etan emango zaio hasiera lehiaketari, Elgoibarko probalekuan. Idizale oriotarrak aurkari izango ditu Bixkien parea (Errezil) eta Olatzarren idiak (Lezo).

Hauek dira banatuko diren sariak:

1. 1.400 euro, mantak, txapelak eta garaikurra
2. 1.200 euro eta garaikurra
3. 1.000 eta garaikurra

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide