Urte askoan, Benito!

Karkara 2022ko urtarrilaren 6a

Benito Lertxundik 80 urte bete ditu gaur, Errege Egunean. Iñaki Iturainek bertso eder bat egin dio, zorion agur modura.

Hau da Iñaki Iturainek Benito Lertxundirentzat egindako bertsoa:

Txirrita handiak asmatu zuen
bertso igarle batean,
bere aipamenak izan baitziren
beste laurogei urtean.
Hik gaur, Benito, laurogei urte
sortzen ta sasoi betean;
hire oroimenak luze iraungo dik
hire herritarren artean,
eta nonahiko arte zaleek
hire kantak abestean:
Euskal Herria eta euskera
bizirik diren artean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide