Etxeluze gaztetxean bertsio gaua antolatu dute otsailaren 11rako

Iñigo Gaiton 2022ko urt. 6a, 09:29

2019ko bertsio gaueko irudia.

Orion Musik Apest izena eman diote aurtengo bertsio gauari. Izen ematea zabaldu dute dagoeneko.

Etxeluze gaztetxean bertsio gaua egingo dute otsailaren 11an. Antolatzaileek azaldu dutenez, dagoeneko irekita dago izena emateko epea, eta parte hartu nahi dutenek oriokogaztetxea@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko dute urtarrilaren 30a baino lehen. Mezu horretan zenbat taldekide izango diren eta erabiliko dituzten instrumentuak zeintzuk izango diren zehazteko eskatu dute, eta baita harremanetarako telefono zenbaki bat jartzeko ere.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide