Pandemiak pandemia, Errege Magoak Orion izango dira asteazken iluntzean. 18:00etan hasita, kalez kale ibiliko dira, baina ez dute geldiunerik egingo ibilbidean, ez dute goxokirik botako eta ez dute egingo kiroldegian egin ohi duten ekitaldirik. Neurri horien guztien helburua jende pilaketarik ez sortzea da eta, horretarako, arretaz jokatzeko eskatu diete herritarrei ere.
Errege Magoen desfilean antortxa eraman nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, kultura@orio.eus helbidera idatzita. Baldintza bakarra da 16 urte beteta izatea.
Gutunak, kultur etxean
Iaz bezala, aurten ere Txurrumuski taldeko kideek jasoko dituzte haurren gutunak, Bizarzuriren izenean, gero Errege magoei emateko. Bihar eta etzi ariko dira horretan, kultur etxean: bihar, asteartea, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta etzi, asteazkena, 10:00etatik 13:00etara.
Errege Magoen ibilbidea
Hau izango da Erregeen desfileak egingo duen ibilbidea:
- Errioaren bestaldetik etorriko dira herrira, zubia pasatuta.
- Txistulari kalea.
- Herriko Plaza.
- Eusko Gudari kalea.
- Bikamiotako errotonda.
- Arrantzale kalea.
- Baxoalde kalea.
- Palota kalea.
- Balea kalea.
- Arrantzale kalea.
- Abeslari kalea.
- Kaia kalea.
- Ibai Ondo kalea (zubi azpitik pasatuta).
- Aita Lertxundi kalea.
- Zubia.