Aparkalekuak erregulatzeko ordenantza berriaz bozkatuko dute biharko udalbatzarrean

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 29a, 09:00

Lau puntu izango dituzte aztergai osteguneko bilkuran. Aparkalekuen gaiaz gain, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala izango dute hizketagai. Zehazki, Dike-Kofradia eremu urbanistiko ez jarraituei dagokiena.

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta ohi bezla, streaming bidez jarraitu ahalko da webgune honetan.

Gai ordena hauxe da:

  1. Berrestea, egoki bada, 2021eko abenduaren 21eko 627 zenbakidun alkate-dekretua.

  2. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko aparkalekuak erregulatzeko udal ordenantzari.

  3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerriko bide publikoetan trakzio mekanikodun ibilgailuak aparkatzeko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketari.

  4. Behin-behineko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualari. Aldaketa puntuala Dike-Kofradia eremu urbanistiko ez jarraituei dagokie eta Dikeko Kontzertazio Batzordeak sustatu du.

  5. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide