Etxetik atera ezin duten haurren gutunak Olentzerori helarazteko modua prestatu dute

Karkara

Lera taldeak korreo elektroniko bidez jaso nahi ditu egunotan etxetik atera ezinda dauden umeen eskutitzak. Hala, jasotako gutunak Olentzerori eta Mari Domingiri garaiz emango dizkiete sorginek.

"Pandemia egoeragatik herriko haur asko dago etxekotuta. Bestelako arrazoiren bat ere izan daiteke tarteko". Horregatik, Orioko umeek beren gutunak korreo elektronikoz bidal ditzakete leragabonak@gmail.com helbidera.

Sorginak arduratuko dira eskutitz guztiak Olentzerori eta Mari Domingiri helarazten garaiz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide