Osasungintza indartzeko eskatu dute anbulatorioaren aurrean

Iñigo Gaiton-Maria Maya Manterola

Lehen mailako arreta indartzeko eta, oro har, osasungintzan gehiago inbertitzea eskatzeko, langileek eta zenbait herritarrek protesta egin zuten atzo, sindikatuek deituta.

Herri eta hiri askotan egin bezala, lehen mailako arreta indartzeko eskatu zuten atzo Orion ere. Osasun arloko langileek, zenbait herritarren babesarekin, elkarretaratzea egin zuten anbulatorioaren aurrean ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Osasungintzan gehiago inbertitzea eta baliabideak jartzea aldarrikatu zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide