Presoen eskubideen aldeko boletoak salduko dituzte plazan ostiralean

Karkara

Eguerdian jarriko dute mahaia plazan, presoen aldeko zozketarako boletoekin. Mariskada bat zozkatuko da.

Urtero bezala, presoen eskubideen aldeko boletoak jarriko dituzte salgai abenduaren 24ean. Eguerdian jarriko dute mahaia plazan, eta han izango da txartelak erosteko aukera. Arratsaldean, 19:30ean, egingo da zozketa, presoen aldeko elkarretaratzean. Dagoeneko eros daitezke boletoak Kolon Txikin, Arkaitzen eta Gabonen. 

Jakitera eman dutenez, hilaren 31n ere egingo dute elkarretaratzea, 19:30ean plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide