Gaztaina saltzaileak zabaldu du postua

Maria Maya Manterola

Herritar bat gaztaina erreak erosten, atzo arratsaldean.

Norteko iturriaren parean jarri dute gaztaina erreen postua. Neguko arratsaldetan izango da zabalik aurrerantzean.

Danbolina piztu dute dagoeneko, eta aurrerantzean ez da neguko fruitu preziatuaren usainik faltako herriko kaleetan. Atzo zabaldu zuten gaztain erreen postua Eusko Gudarien eta Kaia kaleen arteko bidegurutzean, eta neguko arratsaldetan izango da zabalik, 16:00etatik 20:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide