Orioko Atletismo Taldeak gogorarazi du aurtengo sansilbestrean parte hartzeko Internet bidez egin behar dela izen ematea

Aitziber Arzallus

Hain zuzen ere, herrikrosa.eus webgunean eman behar dute izena abenduaren 31n Orioko proban irten nahi duten 14 urtetik gorakoek; hortik beherakoek ez daukate izenik eman beharrik. Inskripzioak zortzi euro balio ditu, eta trukean, dortsala eta kamiseta jasoko dituzte korrikalariek.

Sansilbestre lasterketan parte hartzeko asmoa izan eta oraindik izenik eman ez duten herritar horientzat da Orioko Atletismo Taldearen oharra: aurtengo proban parte nahi dutenek, herrikrosa.eus webgunean eman behar dute izena, lasterketa eguna baino lehen. Inskripzioak zortzi euro balio ditu, eta trukean, dortsala eta kamiseta jasoko dituzte korrikalariek.

14 urtetik gorakoek bakarrik egin behar dute hori, 2 urtetik 13 urtera bitartekoentzat parte hartzea librea izango baita. Abenduaren 31n, 11:00etan abiatuko da haur eta gaztetxoen lasterketa, eta 12:00etan 14 urtetik gorakoena.      

Orioko Atletismo Taldea eta Orioko Udala elkarlanean ari dira aurtengo sansilbestrea antolatzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide