Datorren ostegunean, abenduak 23, izango da aurtengo Herribil jaialdia, ohiko moduan, Karela kiroldegian eta 22:00etan hasita. Gabonetako ekitaldi hau, Harribil dantza taldeak antolatzen du urtero, eta herriko talde eta bizilagun askok parte hartzen dute. Aurtengoa jaialdiaren 16. edizioa izango da.
Emanaldira sartzeko gonbidapena beharko da, eta horiek kiroldegian eskura daitezke. Pertsona bakoitzak bi hartzeko aukera izango du.
Aurtengo ekitaldian parte hartuko dutenak honakoak izango dira: Harribil dantza taldea, Danbolin musika eskola, Salatxo abesbatza, Talai Mendi dantza taldea eta Ithaka taldea