Umeek ez ezik, gurasoek ere ederki pasatu dute euskal mitologian oinarritutako jolasetan

Aitziber Arzallus

Udalak Gabon garairako prestatu duen kultur egitarauaren barruko ekintza izan da. Jokai konpainiak, berak sortutako jolasekin, udal pilotalekuan prestatu du jolaserako gunea. 11:00etatik eguerdira arte izan da haietan ibiltzeko aukera, eta txiki zein handi, dozenaka izan dira bertaratu diren herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide