Abian da herritar talde batek antolatu duen arropa bilketa, Herriko Plazan. Lehenengo ordu eta erdian jende ugari joan zaiela esan dute antolatzaileek, erantzun ona izaten ari direla. Dena dela, oraindik ere bada aukera, 14:00ak aldera arte ariko baitira materiala jasotzen.
Neguko arropa eta kirolerako arropa eskatu dute, batez ere, gizonezkoentzakoa: galtzerdiak eta galtzontziloak; malla eta kamiseta termikoak; eskularruak, bufandak eta txanoak; berokiak eta euritakoak; oinetakoak (40-43); kirolerako arropa; futboleko botak; eta galtzak. Horiez gain, mantak eta lozakuak eta funtzionatzen duten sakelako telefonoak behar dituztela ere jakinarazi dute.
Jasotzen duten material guztia SOS Arrazakeria elkarteari emango diote, hark erabil dezan kalean bizi den jendeari laguntzeko.