Hilaren 24ean, Mari Domingi eta Olentzerori harrera egingo zaie. Arratsaldeko seietan, sorginek eta ttuntturroek haurren gutunak jasoko dituzte herrian barrena. Segidan, Mari Domingik eta Olentzerok herrian buelta egingo dute, haien laguntzaileekin batera.
Antolakuntzak azaldu duenez, bi protagonistek ez dute geldialdirik egingo, izurritea dela-eta. Ikusleei eskatu diete jende-pilaketarik ez sortzeko eta distantziak gordetzeko.