Karela kiroldegian sartzeko COVID ziurtagiria erakutsi beharko da gaurtik aurrera

Iñigo Gaiton

Lehen egunean bakarrik erakutsi beharko dute ziurtagiria kiroldegiaren erabiltzaileek.

Karela Kiroldegian ere COVID ziurtagiria eskatuko dute gautik aurrera. Hala adierazi du kiroldegiaren ardura duen BPXport enpresak, ohar bidez. Ziurtagiria behin erakutsita nahikoa izango dute bazkideek. Ez daukaten bazkideei, eszedentzia bat eskatzeko aukera emango diete, gero berriro bazkide egiterakoan matrikula ordaindu behar ez izateko.

 
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide