Imanol Alguacilek orain jaso du 2019-2020 denboraldiko entrenatzaile onenaren saria

Aitziber Arzallus

(Argazkia: Reala)

Johan Cruyff Fundazioak konfinamendu garaian jakinarazi zuen oriotarrarentzat zela denboraldi hartako entrenatzaile onenaren saria, baina, pandemia tarteko, ezin izan zuten sari banaketa ekitaldirik egin. Azkenean, Alguacilek aste honetan jaso du garaikurra, hunkituta, oilo-ipurdi eta guzti, "hau entrenatzaile batentzat gauza handia delako". Taldeari eskaini dio saria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide