Arropa bilketa antolatu dute larunbat goizerako

Aitziber Arzallus

Mantak eta lozakuak, neguko arropa, kirolerako arropa, oinetakoak eta funtzionatzen duten sakelako telefonoak jasoko dituzte, 10:00etatik 14:00etara, plazan. Bildutako materiala SOS Arrazakeria elkarteari emango diote, hark erabil dezan kalean bizi den jendeari laguntzeko

Herritar talde batek arropa bilketa antolatu du larunbat goizerako. Neguko arropa eta kirolerako arropa eskatu dute, batez ere, gizonezkoentzakoa: galtzerdiak eta galtzontziloak; malla eta kamiseta termikoak; eskularruak, bufandak eta txanoak; berokiak eta euritakoak; oinetakoak (40-43); kirolerako arropa; futboleko botak; eta galtzak. Horiez gain, mantak eta lozakuak eta funtzionatzen duten sakelako telefonoak behar dituztela ere jakinarazi dute.

Bilketa larunbat goizean egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, herriko plazan, eta etxean alferrik daukaten arropa hara eramateko eskatu diete gainontzeko herritarrei. Jasotzen duten material guztia SOS Arrazakeria elkarteari emango diote, hark erabil dezan kalean bizi den jendeari laguntzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide