Orioko Udalak TAO sistema berria jarriko du martxan 2022an. Horretarako, udalbatzarrak aparkalekuei buruzko ordenantza onartu behar du abenduko ohiko bilkuran, baina aurretik, araudiaren nondik norakoak herritarrei azaltzeko bilera irekia deitu du udalak.
Biharko jarri dute hitzordua, kultur etxean, 19:00etan hasita. Ordenantzaren xehetasunak azalduko dituzte bertan, eta udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu bertara azaldu eta dituzten zalantzak galdetzera.