Urtarrilaren 5eko Errege Magoen desfilea prestatzen hasi nahi du udalak herritarrekin batera, eta horretarako, bilera irekia antolatu du gaur, asteazkena, arratsalderako. 19:30ean jarri du hitzordua, kultur etxean, eta interesa duten herritar azaltzeko deia egin die.
Pandemiaren eraginez, iaz Errege Magoek ez zuten ohiko desfilerik egin, eta herritarrek bideoz jarraitu behar izan zuten haien ibilerak. Aurtengoan, ordea, bestela izatea nahi du udalak, eta ahalik eta jende gehienaren parte hartzea sustatzen saiatuko da.