Zainbizi elkarteak antolatuta, Gabonak eta aulki hutsa etxean. Nola aurre egin? hitzaldia emango du Eider Otxoa dolu terapeutak ostiral arratsaldean. Salatxo aretoan izango da saioa, 19:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da. Otxoaz gain, Ion Luque musikaria ere gonbidatu dute hitzaldira; saioa girotzeaz arduratuko da hura.
Heriotzaz eta doluaz lasai hitz egitea beti da garrantzitsua Zainbiziko kideen ustetan, baina pandemia garaiotan eta Gabonak gainean diren honetan are garrantzitsuagoa dela iritzi diote. Horregatik antolatu dute ostiraleko hitzaldia, eta interesa duten herritar guztiei azaltzeko deia egin diete.