'Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen' erakusketa ikusgai da kultur etxean

Aitziber Arzallus

Hilaren 23ra arte egongo da zabalik erakusketa, areto nagusian, kultur etxea irekita egon ohi den ordutegian; alegia, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Garapen bidean dauden herrietan hizkuntza normalizatzeko egitasmoak sustatzen dituen Garabide elkarteak atondu du erakusketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide