Patxi Urangak Etxerako Kunda irratsaioa egingo du gaurtik aurrera

Karkara

Urangak asteartero gidatuko du saioa, 22:00etatik aurrera, NAIZ irratian. "Espetxeetako errealitatea" izango dute aztergai.

Patxi Urangak gaur, asteartearekin, estreinatuko du Etxerako Kunda irratsaioa. 22:00etan hasiko du saioa, NAIZ irratian. Hedabideak aurreratu duenez, "espetxeetako errealitatea" izango ditu hizpide eta ardatz Urangak gidatuko duen tarteak.

"Irratsio honek balioko du espetxe barruko bizipenak ezagutzeko ere. Nire harridurarako, konturatu naiz espetxetik aterata, jendeak apenas dakiela espetxe barruko kontuei buruz, eta hori egiten dizkiguten galderetan nabaritzen da", azaldu du aurkezleak.

Aurretik ere irratigintzan ibilitakoa da Uranga, Egin Irratian euskarari buruzko Eltzea Sutan  saioa egin baitzuen bi urtez.

 

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide