'Eskuetan bihotza' diskoa plazaratu du Julen Alonsok

Karkara 2021ko abe. 13a, 15:00

Durangoko Azokarekin batera aurkeztu du Alonsok ibilbideko bigarren abesti bilduma.

Julen Alonsok disko berria du eskuartean: Eskuetan bihotza. Zortzi abestirekin osatu du bilduma, eta musikalki, mantentzen du aurreko diskoaren esentzia.

Grabaketetan, ohi bezala, ondoan izan ditu Eneritz Aulestiaren ahotsa eta Iker Telleria, Joanes Ederra, Ander Ederra, Xabier Zeberio eta Markel Zeberio musikariak.

Kantuen hitzak idazterakoan, Felix Zubiaren eta Jon Maiaren kolaborazioa izan du musikariak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide