Ibil Bedi taldearen kantaldirako sarrerak eskuragai daude jada kultur etxean

Mireia Galarza Bastida

Datorren ostiralean eskainiko du saioa talde nafarrak, Arraunetxen. Sarrerak bost euroren truke eskura daitezke. 

Ibil Bedi pop talde nafarrak Orion eskainiko du emanaldia datorren ostiralean, eta dagoeneko salgai daude sarrerak kultur etxean, bost euroren truke. 19:00etan izango da kantaldia, Arraunetxen.

2018an sortu zuten boskotea, eta, martxoaz geroztik, Beltxarga beltza bigarren diskoko kantak aurkezten ari dira Euskal Herrian barrena. Baxua, teklatua, gitarra, biolina eta saxofonoa izango dira entzungai Orion.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide