Harrera ona izan du Jostailu Erabilien Azokak

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 11a, 14:00

Berrerabilpena sustatu eta Gabon garaiko gehiegizko kontsumoari aurre egitea helburu izanik, hamaikagarrenez egin dute gaur goiz-eguerdian Jostailu Erabilien Azoka Salatxo aretoan. Iazko etenaren ostean, ohiturari berriz heldu dio Herrio Natur Taldeko kideek, eta herritarrek gogotsu erantzun diote dinamikari, nahiz eta eguraldiak ez duen askorik lagundu.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, banatu gabe geratzen diren jostailu batzuk behar gehien duten herriko familietan banatuko dituztela iaz bezala, eta besteak Beroa Gipuzkoako Harrera Familien Elkartera bideratuko dituztela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide